Gazteei aretoak uzten zaizkie, bertan gizarte, kultura eta kirol jarduerak egiteko: dantzako entseguak, bilerak, etab.
Auzoko eta hiriko elkarteek, taldeek eta kolektiboek ere areto hauek eskatzeko aukera dute bilerak eta jarduerak egiteko.
Jardueraren eta beharren arabera, ezaugarri desberdineko aretoak eskaintzen dira. Jarduerek interesgarriak izan behar dute zentroarentzat, haren programazioari dagokionez.
Zeinek egin dezake eskaera
Gazteak, banaka nahiz taldean.
Irabazi asmorik gabeko gazte elkarteak edo taldeak.
Auzoko edo hiriko elkarteak, taldeak eta kolektiboak.
Kontadores zentroan lehentasuna izango dute kultur eta gizarte arlora zuzendutako jarduerak egin nahi dituzten gazte taldeek eta/edo norbere izenean aurkeztutako gazteek.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Uztaila eta abuztuan itxita dago.
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eta gainera, Donostia Gazteriak hala baderitzo, zinpeko zaintzaile bat beharko da jardueran parte hartzen duten pertsonen sartu-irtenak kontrolatzeko. Kasu horretan, gastuak eta pertsonaren gainerako gastuak eskatzailearen esku egongo dira.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 7 egun
Epe legala: 6 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Eskaera gutxienez astebete lehenago egitea, bileren kasuan izan ezik, egunean bertan ere eskatu ahal izango baitira.
Ekipamenduaren arduradunek eskaera berrikustea: baldintzetara egokitzen den eta aretoa erabilgarri dagoen.
Aretoa erabil daitekeela baieztatzea.
Jarduerak egitea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua